XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA ERABAKIA, 1989.eko azaroaren 20koa, Osasun eta Kontsumo Sailarena, fisioterapia zereginetarako izango den zentru bat Erandion (Bizkaia) sortu ahal izateko administrazio- eta osasun-baimena ematen duena.

Jose Angel Ramos Gómez Jaunak, administrazio- eta osasun-mailako baimena eskatuz, egindako eskabidea ikusita.

Horren ardura duen zerbitzuak emandako txostena ikusita eta Osasun Sorospenerako Zuzendariak proposamena eginda.

Eta administrazio- eta osasun-baimenak arautzen dituzten azaroaren 2ko 206/1982 eta irailaren 10eko 271/1985 Dekretuetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau ERABAKI DUT: Lehenengoa.- Fisioterapia zereginetarako izan eta titularitate pribatukoa den zentru bat sortzeko administrazio- eta osasun-baimena ematea, Erandioko (Bizkaia) Nafarroa Behera kaleko 2.ean izango duela egoitza.

Bigarrena.- Ihardunean jarri aurretik, irekitzeko behin-betiko baimena eskatu beharko zaio Osasun eta Kontsumo Sailari.

Gasteiz, 1989.eko azaroak 20. Osasun eta Kontsumo Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO.